Sare Hezkuntza
Koordinatzailea: Rakel López
Helburuak:
- Baliabide fisikoak, tresneria antolatu. Familien baliabideen diagnosia egin
- Zehaztu non dagoen tresna bakoitza eta zer egoeratan.
- Erabiltzeko moduan dagoen eta erabili behar dugun tresneria konpondu edota martxan jarri, eta erabili behar ez den tresneria (hondatuta dagoelako, zahartuta geratu delako...) garbigunera bideratu eta beharrezkoa bada, atera inbentariotik.
- Programak, softwarea
- Ditugun programa erabilgarrien zerrenda egin eta adierazi zertarako erabil daitekeen bakoitza.
- Detektatu arloren batean baliabide eskasa dugun eta nola eskuratu programa horiek.
- Administrazio-arloan (Inika, Google Apps...), zein arlo didaktikoan (arbel digitala, liburu digitalen erabilera, bestelako programak) ditugun prestakuntza beharrak zehaztu, eta abian jarri behar horiei erantzuteko modurik egokiena.
- Tutorialak prestatu
- Prestakuntza-saioak ikastetxean, ikasle, irakasle eta familientzat
- Ikastetxetik kanpo eskaintzen diren ikastaroei buruzko informazioa zabaldu.