Ikasturte hasierako informazioa

 

IKASTURTE HASIERA

Vitoria-Gasteizen, 2021ko irailaren 30ean

Familia horiek:

 Urtero egin ohi dugun bezala, idazki luze honekin ikasturte berrirako ONGI ETORRIA eman, eta ikastolako hainbat informazio luzatu nahi dizuegu.

 1. IRAKASLEAK

Hauek gara aurten zuen seme-alabekin lan egingo dugun tutore eta gainerako irakasleen izenak:

 HAUR HEZKUNTZA

  • 2 urte A: Nayade Isturiz                           2 urte B: Idoia de la Fuente.
  • Laguntzaileak: Garbiñe Vazquez / Alex Garcia/ Marta R. de Azua
  • 2 urtekoen jantokiko arduraduna: Garbiñe Vazquez
  • 3 urte A: Ines Gonzalez de Matauco                          3 urte B: Nora Ezpeleta
  • 4 urte A : Ainara Arrese                                                4 urte B: Koro Martinez/Maite Amilibia(1/3)
  • 5 urte A: Edurne Abasolo                                             5 urte B: Saioa Pla
  • HHko laguntzaileak: Marta Ruiz de Azua/Amaia Beitia (Garazi Aguirre urrira arte)
  • Covid laguntzailea: Maite Amilibia (2/3)

                   LEHEN HEZKUNTZA

 

  • 1.A: Kristina Etxebarria                                                                             1.B: Alaitz Larrañaga
  • 2.A: Leire Etxebarria (Esti Navó 2022-1-26ra arte)                                 2.B: Marta Martinez
  • 3.A: Feli Gonzalez(2/3)/Eneritz Monasterio (1/3)                                  3.B: Iraide Gaztelurrutia
  • 4.A: Onintza L. de Munain(3/4)/Rakel Lopez(1/4)                          4.B: Maider Azkarraga
  • 5.A:Xabier Gonzalez                                                                                    5.B: Xabier Verdugo
  • 6.A: Alberto Calderon                                                                                 6.B: Itsaso Carlos de Bergara
  • Covid laguntzailea: Ane Zurutuza

 

ESPEZIALISTAK…..

  • Ingelesa: Iñaki Ortiz de Zarate (HH eta LHko 1.,2.,3.), Miren Galparsoro (Nerea Arregui 2022-1-18ra arte, 4.,5.eta 6.mailak)
  • Musika: Ilargi Uriarte
  • Gorputz Heziketa: Yonatan Marrero
  • Aholkularia: Olatz Etxebarria
  • Hezkuntza Berezia:        Edith M. Gongueta (1/2)/ Lorea Jurado (1/2)

                                           Miren Etxeberria

                                        Maitane Etxeberria (2/3)/ Lorea Jurado (1/3)

  • Hezitzaileak: Arantzazu Pinedo / Mairene Burgoa/ Irantzu Lopez
  • Jantokiko arduraduna: Leo Igartua
  • Logopeda: Saioa Miranda (1/3)
  • ALE (TEA): Maite Aguirre
  • Fisioterapeuta: Ana Belen Sanz
  • Sare Hezkuntza (IKT): Rakel Lopez Cuadrado (3/4)

ZUZENDARITZA TALDEA (azken kurtsoa)

  • Zuzendaria: Eva Maria Ortega Urabain
  • Ikasketa Burua: Joseba Astola
  • Idazkaria: Kepa Martinez de Albeniz

2. ORDUTEGIA

  • Jardunaldi jarraian (goizez bakarrik) eta ostegunetan:
    • GOIZEZ:            
      • 1.txanda (4.,5. Eta 6. mailak): 09:25- 13:25
      • 2.txanda (1., 2. Eta 3. mailak): 09:30- 13.30
      • 3.txanda (HHko 4 eta 5 urteko gelak): 9:35-13:35
      • 4.txanda (3 urteko gelak): 9:40-13:35
  • Jardunaldi arrunta (goizez eta arratsaldez):
    • GOIZEZ:            
      • 1.txanda (4.,5. Eta 6. mailak): 09:25- 13:25
      • 2.txanda (1., 2. Eta 3. mailak): 09:30- 13.30
      • 3.txanda (HHko 4 eta 5 urteko gelak): 9:35-13:35
      • 4.txanda (3 urteko gelak): 9:40-13:35
    • ARRATSALDEZ:              
      • 1.txanda (4.,5. Eta 6. mailak): 15:25- 16:55
      • 2.txanda (1., 2. Eta 3. mailak): 15:30- 17:00
      • 3.txanda (HHko 4 eta 5 urteko gelak): 15:35-17:05
      • 4.txanda (3 urteko gelak): 15:40-17:05

 3. IRAKASLE ETA GURASOEN ARTEKO ELKARRIZKETAK

Edozein irakaslerekin hitz egin nahi izanez gero, tutore bakoitzak, zuen kurtsoaren hasierako bileretan, esango dizue zein den irakaslearekin hitz egiteko ordua.

Bi gurasook eskubidea eta eginbeharra duzue zuen seme-alaben eskolako informazioa jasotzeko. Komeni da, beraz, biak etortzea. Aldez aurretik abisatzea eskatzen dizuegu.

4. GELAKO BILERAK

Pandemia dela eta, familiekiko bileretako antolakuntza aldatu behar izan dugu. Gela guztietan era telematikoan egiteko aukera izango duzue. Aforoak errespetatzeko eta zuen beharrak erantzun nahian, turore bakoitzak zuekin harremanetan jarriko da datak eta ordutegiak adosteko.

5. EBALUAZIO-TXOSTENAK

Lehen hezkuntzan: ikasturtean zehar zuen seme-alabei buruzko hiru ebaluazio-txosten emango dizkizuegu, hiruhileko bakoitzaren amaieran.

  1.  Txostena: abenduaren 21ean
  2. Txostena: martxoaren 18an
  3. Txostena: ekainaren 17an

Haur Hezkuntzako txostenak: Familiei hiru txosten emango zaie. Gabonak izan baino lehen, martxoan eta ikasturte amaieran.

6. FAMILIA ELKARTEA (IKASBERRI IGEa)

Ikastolan IKASBERRI Familia Elkartea dago. Hilero elkartzen dira, hilaren azken astean, 15:30etan eta bilerak pandemia agertu arte irekiak izan badira ere, orain bakarrik batzorde desberdinetan daudenak etorri ahal izango dira.Norbaitek parte hartu nahi badu, lehenago abisatu behar die, aforoaren arazoak direla eta. Oso inportantea da ikastolaren funtzionamendurako familien inplikazioa erakunde honetan.

BERAIEKIN  HARREMANATZEKO

  • Facebook: AMPA Ikasberri
  • ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

Koordinatzaileak:

  • Idoia Rodriguez Casado.
  • Monica Ogueta Gomez

Telefonoak:       615 74 61 89 (Idoia)

688 75 96 26 (Monica)

Korreoa: adurtza.ikasberri@gmail.com

  • GAINERAKO GAIAK:

ikasberri@adurtzaikastola.com

7. ARAUTEGIA

Elkarbizitzan laguntzeko hauexek dira bete beharreko arauak:

  1.  SARRERAK ETA IRTEERAK

Sarrera mailatukuak direla eta, PUNTUALTASUNA ezinbestekoa da.

 Ikastolako ateak, azken txanda sartzeko ordua baino bost minutu beranduago, itxiko dira. Tarte horretatik kanpo etortzen direnek, derrigorrez, Zuzendaritzara joan beharko dute Honetan zorrotz jokatuko dugu denon onurarako. Berandu iristeak, ikasgeletan dauden ume eta irakasleen lana oztopatzen du eta zuen seme-alabak, egunero eta garaiz heltzeak duen garrantziaz ohartaraztea, beharrezkoa ikusten dugu.

Azkenik, kaleko semaforoa errespeta dezazuela eskatzen dizuegu. Honekin batera, AGURRAK EUSKARAZ EGITEA ASKO ESKERTUKO DIZUEGU, umeengan zuen ereduak eragin handia dauka eta.

LHko 4., 5. eta 6.mailetako ikasleek ikastetxetik bakarrik ateratzeko aukera izango dute baldin eta familiak dagokion agiria sinatu badu. Horretan, Hezkuntza-administrazioa irteera-unetik aurrera gerta daitekeen erantzukizun guztiengandik salbuesten du.

Bestetik, maila guztietan (bakarrik ateratzeko agiria bete ez bada aukera dagoen mailetan, hau da 4., 5. eta 6.mailetan) tutore legalek uste badute noizbait umearen bila ezin izango direla etorri, nahi dituzten bezainbeste pertsona baimendu ahal izango dute, ikastolak proposatutako txantiloia betez.

  1. FAMILIAK IKASTOLARA SARTZEA

Familiak ezin izango dira ikastolara sartu aurretiko hitzordurik eskatu gabe.

Ez dira onartzen azken uneko elkarrizketak ikastolako ateetan. Ohar zaitezte irakaslea zuekin dagoen bitartean ikasleak bakarrik daudela bilguneetan eta lehentasun osoa dutela.

Gurasorik edo arduradunik ume baten bila etortzen bada edo berandu ailegatzen bada, zuzendaritza egoitzatik pasatu behar du eta atezaina edo Zuzendaritzako bat umearen bila edo umea eramatera joango da.

Zerbait esan behar badiozue irakasleari, egizue emailearen bidez edo ohar batekin edota seme-alaben bitartez.

  1. HUTS EGITEAK

Hutsegite guztiak justifikatu egin behar dira, emailen bidez edo idatzitako ohartxo baten bidez. Hutsegitearen arrazoia tutoreari jakinarazi behar diozue. Gu behartuta gaude eskola- absentismoari buruzko argibidea Administraritzari ematen.

Garraioa erabiltzen duten familiek ere autobuseko zaindariari abisatu behar diozue, derrigorrez. Berdin, zuek erabakitzen baduzue bere bila etortzea edo arazoren bat izan duelako, egunean zehar ikastolatik joan behar izan badu.

Ikasleren bat eskolak amaitu baino lehen atera behar baldin bada edo ekintza batean parte hartzeko ezintasunik badu, prozedura berbera jarraituko da, hau da, gurasoek edota tutoreek idatzitako ohar batekin jakinaraziko diote irakasleari. Legezko tutorea ez den norbaitek bere bila etorri beharko duela uste izatekotan, kurtsoaren hasieran beteko dugu ikastolak emandako txantiloia, baimenduetako pertsonen datuekin.

Gai hauei buruzko zalantzak badituzue, ikastolara etorri eta lagunduko dizuegu.

  1. JANTOKIA

              Ohiko bazkalkideek edozein gorabeheraren berri (huts egiteak, dieta aldaketak....) arduradunari helarazi beharko diote ahalik eta lasterren. Tfno: 945 13 68 22, goizeko 11etatik aurrera. Dena den, jaso dugula ziurtatzeko errezena korreoa erabiltzea da, jantoki@adurtzaikastola.com.

              EPEZ KANPO IZENA EMATEN DUTEN BEHIN BETIKO BAZKALKIDEEK, EZ DUTE PLAZA ZIURTATUTA begiraleen ratioan eraginik ez dutelako.

Nahiz eta bakarrik astean behin geratu, aurten behin betiko bazkalkidearen kuota izango da.

                              Urriaren 15ean, arratsaldeko 17,15etan, jantokiko bilera informatiboa izango da. Behar beharrezkoa da bazkalkideen familien parte hartzea, informazioa jasotzeko eta guztiok jabetzeko zerbitzu honen funtzionamenduaz, araudian eta bere aplikazioan oinarrituta baitago.

              Argi izan beharko dugu, jantokia ez dela, heziketaren kasuan bezala, legezko eskubidea, baizik eta Administrazioak ematen duen zerbitzua eta ikastolak posiblea duela -protokoloari jarraituz-  kanporaketak aurrera eramatea. Umeen portaerak jantokiko funtzionamendua oztopatzen badu, horrela egingo da.

  1. HAMARRETAKO OSASUNGARRIA

HHn, patiora atera baino lehen, fruta banatzen zaie ikasle guztiei.

LHn, Ikasleen Asanbladak sortutako zerrendan dauden produktuak ez ekartzekotan, azarora arte, moldatze epe moduan, fruta bat emango zaie.

  1. SAKELEKO TELEFONOA, ARGAZKI MAKINA,..

Ikasleek ezin dute sakelako telefonorik, argazki makinarik, musika tresnarik eta abarrekorik ikastolara ekarri. Horrelakorik irakasle batek aurkituz gero, bakarrik senide bati bueltatuko dio. Telefonoz hitz egitea ezinbestekoa izatekotan ikastolako telefonoa erabiliko lukete.

  1. BOTIKAK

Printzipioz, Ikastolan irakasleek ez dute botikarik banatuko. Larrialdi bat gertatzea posiblea denean (alergia etab.) , ezinbestekoa izatekotan, beharko dira:

  • Medikuak sinatutako informea.
  • Familiaren eskaera idatzia.
  1. IKASTOLA ETA FAMILIEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA

Ikastola eta familien arteko komunikazioa, aurten ere, emailaren bidez egingo da. Oso kasu zehatzetan soilik erabiliko da papera (sinaduren beharra, etab.). Oso garrantzitsua da korreoa egunero begiratzea, informazioa jasotzeko. Zuen ardura dela gogoratzen dizuegu. Jantokiko arduraduna, tutore eta zuzendaritza taldekoekin ere, harremanetan egoteko, bide berdinaren bidez egin dezakezue.

Bere erabilera ezinbestekoa denez, birgogoratu nahi dizuegu, edozein arazo izatekotan, hemen prest gaituzuela konpontzen laguntzeko

  1. BABESTASUN-ZANTZUAK JAKINARAZTEKO BETEBEHARRA

“Ikastetxe honek honako hau jakinarazten die gurasoei: Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otasailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela, hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek bere funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte- zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari.”

 

                                                                          Besterik gabe, agur bero bat.                                                                                        

 

 IKASTOLAKO ZUZENDARITZAK ETA  IRAKASLEOK